XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); edo, bestela, haserrearen zinezko oharra.

Itsaszabaleko arrantzale denak badaki biderik gabeko itsasbarrurantz ausartu aurretik itsasbehe horien harrizabal tantaien gainetik uhinek adierazten duten seinalea ikusten, eta uhinak hirutik, Trinitatetik, gora kontatzen badizkio, oso haserre dagoen seinale dela.

Hori hala da.

Baina hori Trinitatea oso axaletik hartzea da; bai baitaki itsasgizonak arriskua duela lagun beti arrainak hutsean alatzen dizkion itsasoan, eta horrelakoetan, gaur bezala, behin urpean bere borondate eta gustoz sartzen zaiona, horretan trebatua bada, itsasoa maite badu!, ez arrainengatik bakarrik, eta itsasoak gizona bera onartzen noski!, hori hala bada, itsaspekariak badaki urpean bareago dagoela sarritan haizeak harrotzen duen itsasgainean baino.

Arretaz egin behar duena da, beraz, gain-gaineko itsasotik barrutikoaren bereizketa.

Gomazko jantzi beltzez eta oxigeno bonbona bizkarrean duela urperatu aurretik orain urgainean igeri doanak, uhinaren gurpilera kontu handiz sartzen joan behar du gorputzez eta besoz, badaki uhinaren gurpilari arreta handiz jarraituz bakarrik sartu ahal izango dela itsasoaren bihotzean, bere nahikaria batere kontrariatu gabe; bestalde, orain gazteak urezko gurpil borobil kementsu horri barrutik, bere gorputza ere urezko bihurtu balitz bezala borobildu eta gurpil kementsuari jarraituz, barruan sartu eta uhin tantaiarekin bat egin behar du...... une honetan barruko sentitzen ez dena kanpoan geratzen baita, bainaiz, eta akabo!....

Beraz uhinaren zatitxo bat sentitzen naizenean, azaleko uhin handi horiek itsashondarreko harrizabaletan hausten....